XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gartzelara berriro ez itzultzeko hitza eman zuen, baina atera zenean karterak lapurtu besterik egiten ez zekiela konturatu zen.

Kamarero lanetan eta antzekoetan ibili zen bolada batez, baina berehala uzten zituen lantokiak, egunero goiz jaikitzeko alferregia zelako eta bere esku trebea poltsikoetan sartzeko tentaldi bortitzak berehala astintzen zuelako.

Behin batez, Continentaleko ilusionista ospe eta diru bila telebistara joana zela eta, Zirkoan mago bila zebiltzala jakin eta bertara aurkeztu zen.

Magia trukorik egiten ez zekien baina esku trebeak zituela erakutsi zien Rocaneratarrei.

Hori bai: ez zuen sekula lapurretarik egingo.

Paineluekin eta konejuekin egiteko truko erraz batzuk ikasi zituen, eta gainerakoan bere espezialitatea zen, hain zuzen, ikuskizunaren ardatza: jende artean ibili, inor konturatu gabe erloju eta karterak eskuratu, eta ikusle txundituen aurrean are txundituago jabeak agertarazten zituen ondoren, txalo beroak bilduz.

Bere afizioa praktikatzen zuen eta gainera lapurtu gabe: poz-pozik zegoen Nikolas, Blas bere izen estreinatu berriarekin.

Ikuskizunerako emakumezko partenaire bat behar omen zen, eta Blasek Nikolas ahaztuta zegoen gaztetako lagun eta lankide, noizbait maitale ere izandako bati deitu zion: Jazinta etorri zen beraz, eta Blasek lan ondratu berria azaldutakoan onartu egin zuen neskak.

Aski iradokorra *iradokor: sujerikor ez zela eta, Jazinta kendu eta Jazmina exotiko eta misteriotsuagoa jarri zion don Giovannik.

Lanean hasi ziren biak eta bergizarteratze adibide bikaina ematen zuen haienak.

Gauzak ez dira ordea beti ondo ibiltzen, beti ondo ibiliz gero ez bait dago zer kontaturik.

Jazminak lan berri eta ondratu haren ordainez itxurazko soldata espero zuen, (...).